Argiak urtero kaleratu ohi duen 2013ko sagardotegien gida eta posterra jasoko dituzue, aste honetako NOAUA!rekin batera. Bertan, iragarriak agertzen dira Euskal Herriko hainbat sagardotegi. Txotx denboraldia ofizialki asteazken honetan hasiko da, Astigarragan eguerdi honetan burutzekoa zen ohiko inaugurazio ekitaldiaren ostean. Baina irekiak ditugu jada inguruotako sagardotegiak. Hemendik aurrera, sagardo berria nonahi dastatu ahalko dugu. Inguruotan, hainbat kupela ditugu aukeran. Erreserba egin nahi baduzue, hona hemen, Zubieta, Usurbil eta Aginagan kokagunea duten sagardotegietako telefono zenbakiak:
-Aginaga: 943 366 710.
-Aialde Berri: 943 365 031, 670 027 731.
-Araeta: 943 362 049.
-Arratzain: 943 366 663.
-Astiazaran: 943 361 229.
-Saizar: 943 362 228.
-Urdaira: 943 372 691.