2011ko abenduan baino ia 100 langabetu gehiago Usurbilen, 2012 amaieran

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 17a, 00:00

Urte beltza izan da 2012a, langabeziari dagokionean. Azken urteotako langabezia tasa altuena erregistratu da Usurbilen. Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kaleratu berri dituen datuen arabera, urtea 374 usurbildar lanik gabe zeudela agurtu dugu. Azaroan baino 12 herritar gehiago. Baina 2012. urtean langabeziak izan duen eboluzio ezkorraren erakusle ditugu 2011ko abenduko datuak. Orduko hartan, 281 herritar zeuden langabezian. 2012ko abenduan, 93 herritar gehiago. Guztira 374 langabetu, azken hileotan gertatu bezala, marka berri bat hautsiz. Lau urteren buruan, Usurbilgo langabezia-tasa bikoiztu egin da.

Buruntzaldean edota Gipuzkoa mailan ere beste hainbeste, langabetu kopurua bazter guztietan igo da 2012an zehar. Herrialde mailan esaterako, 2011ko abenduan 41.130 lagun zeuden lanik gabe, urtebete beranduago 47.688 ziren langabezian. 6.558 langabetu gehiago hamahi hilabeteko tartean.

Datuokin noski, erregistratutako lan kontratu kopurua jaitsi da. 2011ko abenduan 244 ziren, joan berri zaigun hilabetean, 238.

Joan den abenduko datuetara bueltatuta, aurreko hilabeteetako joera errepikatu dela aipatu behar. Batetik, adierazi bezala, tasa orokorraren igoera. Sexuari dagokionez, 20 emakume langabe gehiago daudela gizonezkoak baino. Adin tarteari begira, langabe kopuru gehien 25-44 urtean dago. Sektoreka, zerbitzuetan biltzen da lanik gabeko herritar kopuru altuena.

Hona hemen, 2011ko abenduko eta 2012ko abenduko Usurbilgo langabezia datuen alderaketa:

2012ko ABENDUA
Guztira: 374.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 177.
25-44: 100.
>=45:  58.

Emakumezkoak: 197.
25-44: 96.
>=45:  87.

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 3.
Industria: 74.
Eraikuntza: 50.
Zerbitzuak: 227.
Aurretik lanik gabe: 20.

Buruntzaldean
Andoain: 1.107.
Astigarraga: 325.
Hernani: 1.382.
Lasarte-Oria: 1.385.
Urnieta: 401.
Usurbil: 374.

Gipuzkoan: 47.688.

2011ko ABENDUA
Guztira: 281.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 135.
25-44: 67.
>=45: 54.

Emakumezkoak: 146.
25-44: 73.
>=45: 61.

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 4.
Industria: 58.
Eraikuntza: 36.
Zerbitzuak: 169.
Aurretik lanik gabe: 14.

Buruntzaldean:
Andoain: 979.
Astigarraga: 239.
Hernani: 1.181.
Lasarte-Oria: 1.268.
Urnieta: 360.
Usurbil: 281.

Gipuzkoan: 41.130. 


Irudia: usurbil.net ("Usurbil Zenbakitan")