Asteburuan jubenil mutilen eskubaloi taldeak Barakaldon jokatuko duen igoera fasea ikustera joateko autobusak antolatu ditu Usurbil Kirol Elkarteak. Irteera hitzorduak zehaztuak dituzte jada, urtarrilaren 19 eta 20rako. Larunbatean, 14:45etan irtengo da autobusa Oiardo Kiroldegitik. Leku beretik beste autobus bat baita igandean ere, baina kasu honetan, goizeko 9:45etan. Etxeko taldea animatzera joan nahi duenak, izena aldez aurretik ematea eskatzen dute eskubaloi taldeen bilgunetik. 650 036 338 telefono zenbakira deituta, edo juanmari.arruti@gmail.com helbidera idatzita.
Igoera fasea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru talde onenen artean jokatuko da Barakaldon, bihartik igandera. Gipuzkoako Txapelketa irabazi ostean, usurbildarrek aurkari izango dituzte Corazonistas arabarrak eta Barakaldo talde bizkaitarra. Hauexek dira, igoera faseko neurketen ordutegiak:
-Urtarrilak 18, ostirala: Corazonistas-Barakaldo.
-Urtarrilak 19, larunbata: Corazonistas-Usurbil (17:30)
-Urtarrilak 20, igandea: Barakaldo-Usurbil (12:30).
Gipuzkoako Txapelketan, usurbildarrak nagusi
Jubenil mutilekin batera, kadete nesken taldeak ere Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuen asteburuan. Jubenil neskak berriz, herrialde mailako txapeldunorde izendatu dituzte.
Irudia: Usurbil Kirol Elkartea.