Jubenil mutilen eskubaloi taldea Barakaldora asteburuan, Igoera Fasea irabaztera

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 18a, 00:00

Eskubaloi hitzorduz betea datorkigu asteburua. Kiroldegian jokatuko diren partidekin batera, egunotan iragartzen joan garenez, jubenil mutilen eskubaloi taldea Barakaldora doa, duen igoera fasea lortzera.

Igoera fasea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru talde onenen artean erabakiko da Barakaldon, gaurtik igandera. Gipuzkoako Txapelketa irabazi ostean, usurbildarrek aurkari izango dituzte Corazonistas arabarrak eta Barakaldo talde bizkaitarra. Hauexek dira, igoera faseko neurketen ordutegiak:
-Urtarrilak 18, ostirala: Corazonistas-Barakaldo.
-Urtarrilak 19, larunbata: Corazonistas-Usurbil (17:30)
-Urtarrilak 20, igandea: Barakaldo-Usurbil (12:30).

Etxekoen partidak ikustera joateko autobusak antolatu ditu Usurbil Kirol Elkarteak. Irteera hitzorduak zehaztuak dituzte jada, bihar eta etzirako. Larunbatean, 14:45etan irtengo da autobusa Oiardo Kiroldegitik. Leku beretik beste autobus bat baita igandean ere, baina kasu honetan, goizeko 9:45etan. Etxeko taldea animatzera joan nahi duenak, izena aldez aurretik ematea eskatzen dute eskubaloi taldeen bilgunetik. 650 036 338 telefono zenbakira deituta, edo juanmari.arruti@gmail.com helbidera idatzita.

Selekzioarekin jokatzeko deialdi berria
Usurbil Kirol Elkartetik berri eman dutenez, bigarrenez Eneko Iribar Zumeta eskubaloiko infantilen taldeko jokalaria, Gipuzkoako Selekzioarekin jokatzera deitu dute. Gipuzkoako Selekzioarekin entrenatu ahal izango du, urtarrilaren 27an, 10:00-12:00 artean Zumarragako Ispilla kiroldegian.

ASTEBURUKO NEURKETAK
Jubenil mutilen taldea Barakaldora doa igoera faseko partidengatik, baina beste zenbait eskubaloi taldeek etxean jokatuko dute asteburuan. Hauxek dira, larunbat eta igandean, Oiardo Kiroldegian ikusi ahal izango diren neurketak:

Urtarrilak 19, larunbata
11:00 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-Arrasate EB.
16:30 Senior mutilak, 2.territoriala: Usurbil K.E.-Urnieta Balerdi Harategia.
18:00 Senior mutilak, 2.nazionala: Atez Ate Usurbil-Corazonistas.

Tokia: Oiardo Kiroldegia.

Urtarrilak 20, larunbata
11:00 Alebin neskak: Usurbil K.E.-Ereintza.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.

Irudia: Usurbil Kirol Elkartea.