Venezuelako argazki-proiekzioa ikusteko aukera izango da, gaur gaueko 22:00etatik aurrera, Usurbilgo Gaztetxean. "Animatu, azaldu eta zabaldu berria zuen lagunen artean!" deitu dute antolatzaileek. Atzo ere zine foruma antolatu zuten gaztetxekoek. Sare sozialen bidez eman dute ekitaldion berri. Facebook-en "Usurbilgo Gaztetxea" izeneko orria dute.
Larunbatean, Donostiako manifestaziora joateko deia
Eskubide zibil eta politikoen alde larunbatean, "Euskal gazteria libre eta legala" lemapean Donostian antolatu den manifestaziora joateko gonbita luzatu du bestalde, Itaya Gazte Asanbladak. Honako oharra zabaldu dute:
"Espetxeratuak izateko arriskuan daude Xabier Lujanbio, Arkaitz Antza eta Maitane Linazasoro Errenteriako gazteak, eta ezkutatzea erabaki dute.
Gazte hauen egoera salatzeko, eskubide zibil eta politikoen defentsan, datorren urtarrilaren 19an manifestazioa egingo da 12:30etan Donostian (Boulevard-etik hasiko da), San Sebastian egunaren bezperan, Euskal gazteria libre eta legala lelopean.
Gazte hauek proiektu politiko baten alde lanean aritzeagatik auzipetu dituztela salatu dute duela gutxi lagun eta senideek egindako agerraldian. Era berean espetxeratuak izatea saihesteko ezkutatu egin diren hiru gazteei elkartasuna adierazi zieten: Arkaitz Antza, Maitane Linazasoro eta Xabier Lujanbiori
"Aurrerapausoak eman dira baina oraindik urratsak falta dira euskal herritarren eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izan daitezen. Falta diren urrats horiek egiteko herritarren konpromisoa ezinbestekoa da".
EUSKAL GAZTERIA LIBRE ETA LEGALA!!
ANUMATU ETA ETORRI GAZTE HAUEN EGOERA SALATZERA LARUNBATEAN DONOSTIRA!!
BELAR TXARRAK ERROTIK!!!"