Krisiari aurre egiteko proposamen bilketa gaur, 19:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 18a

Auzolan Elkarteak egunotarako antolatu dituen krisiaren inguruko jardunaldiak, gaur amaituko dira. Egoera honi aurre egiteko herri eragileek dituzten proposamenak aurkeztuko dira, ostiral iluntze honetako 19:00etatik aurrera, Potxoenean. Gero, horiek eztabaidatu, udaletxera helarazi eta estrategia adostu bat martxan jarri nahi dute.