"Desioen arraina", haurrentzako zinea igandean

Noaua Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 21a

Haurren artean elikadura osasuntsua bultzatzea helburu duen filma programatu du Usurbilgo Udalak, iganderako, urtarrilaren 27rako. “Desioen arraina” proiektatuko dute Sutegin, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ekitaldirako sarrerak 2 eurotan erosi ahal izango dira, egunean bertan. 74 minutuko iraupeneko ikus-entzunezkoa, Gorka Vazquez eta Ivan Onekak  2011n zuzendutako animaziozko azken lana da. Opil izeneko mutikoa da film honetako protagonista. Arraina jatea gorroto du eta honen aurrean, zabor-janaria irensteari uzteko jaki berezi bat prestatuko dio amak: desioen arraina. Bere eginkizuna lortzeko, protagonistak estralurtarren aurka borrokatu beharko du.