Gure Pakea elkartekoen urteko batzarra, ostiralean

Noaua Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 21a

Gure Pakea elkarteko zuzendaritza batzordeak ohiko biltzar nagusia antolatu du ostiral honetan, urtarrilaren 25ean. Deialdi bakarra egin du, arratsaldeko 16:30etarako Artzabalen, elkarteko areto nagusian. Zazpi puntuko gai zerrenda jorratuko dute bileran. Tartean, zuzendaritza taldea berria aurkeztuko dute. Hona hemen, bilerako gai zerrenda osoa:

1-Lehendakariaren agurra.

2-Aurreko biltzar nagusiaren akta irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.

3-2012ko memoria irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.

4-Honako hauek irakurtzea eta onartzea, hala badagokie:

A 2012-12-31ko diru sarreren eta gastuen balantzea.

B 2012-12-31an itxitako diru egoeraren balantzea.

 

5-Batzorde berria aurkeztea.

6-2013. urtean egin daitezkeen aktibitate berrien proposamenak.

7-Galde-erantzunak.