Lurraldebus txartela, Euskotrenerako ere baliagarri

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 22a, 00:00

Lasarte-Oria eta Hendaia lotzen dituen bidean bezala, Lurraldebus txartela Euskotreneko joan etorriak ordaintzeko ere baliatu daiteke Donostia-Elgoibar artean ere. Martxoaren 4an Txartel Bakarra indarrean jarri artean, Foru Aldundiak eman duen beste aurrerapauso bat da honakoa. Bidaia bakoitzaren tarifa Euskotreneko 10 bidaiako bonoarekin ordaintzen den tarifa bera izango da. Euskotrenen zonifikazioaren arabera ordaindu beharko dela berri eman dute. Geltokietako sarreran eta irteeran txartela makinatik pasa beharko da. Tarifok martxoaren 4ra arte egongo dira indarrean. Egun horretatik aurrera, Txartel Bakarrarekin Gipuzkoako garraio publikoko tarifak bateratuko dira.