Euriak ez du haurren gogoa zapuztu. Zubietan, patioan beharrean Eskola Txikian bertan egin dute San Sebastian eguneko danborrada. Udarregin, Haur Hezkuntzako ikasleak frontoi estalian aritu behar izan dute. Lehen Hezkuntzakoak, aurreikusi bezala, ikastolako patioan aritu dira.