Bilgunearen egoeraren berri eman eta egitasmo berriak aurkezteko bilera deitu du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak, urtarrilaren 31rako. Hitzordua, iluntzeko 19:00etarako finkatu dute Artzabalen. Hiru puntu tratatuko dituzte aipatu batzarrean. Honako hauek:
1-2012. urteko kontuen aurkezpena eta memoria.
2-2013. urterako egitasmoak.
3-Galderak eta eskaerak.
Deba-Zumaia, urteko lehen txangoa
Andatzakoek aurreratu dute bestalde, hilero antolatu ohi dituzten irteeren artean, 2013ko lehenengoa zein izango den. Debatik Zumaiara arteko ibilbidea osatzea proposatzen dute, otsailaren 10ean. "Goizeko 8:00etan trena hartu Debaraino eta kostako bidetik flishak ikusiz Zumaiara iritsi, berriro trenean Usurbilera itzultzeko", zehaztu dute.