Santa Ageda bezperari begira jada

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 22a, 00:00

Otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu aurten ere, kantuan irteteko ohiturak bizirik jarraitzen du eta gurean. Aurten, astelehenez egokitu arren, baserritar jantziekin, makilak eskutan kalejiran abestera irteteko ekimenik ez da faltako Usurbilen. Iluntzean, Kantu Taldekoen eskutik antolatu da hitzorduetako bat, eta lehenago, bazkalostean, Udarregi Ikastolako ikasleak kalez kale ibiliko dira Santa Ageda bezperako koplak abesten. 

Hilaren 4rako prestaketa lanak egunotan abiatuko dituzte, bai behintzat Kantu Taldekoek. Asteartero moduan, gaur bilduko dira asteroko entsegu saiorako, 18:30etatik aurrera Udarregi Ikastolan. Joan den astean NOAUA!ra bidali zuten oharrean berri ematen zutenez, gaur iluntzean hasiko dituzte Santa Ageda bezperarako prestakizun lanak.

Beste hainbeste Udarregi Ikastolaren kasuan ere. Entseguak abiatu ez badituzte, San Sebastianetako danborraden ostean, asteotan prestatu beharko dute otsailaren 4ko emanaldia. Inauterietakoekin batera gainera, hain zuzen, hilaren 4an Santa Ageda bezpera baitugu, eta lau egun beranduago, otsailaren 8rako antolatu du Udarregi Ikastolak, Oiardo Kiroldegiko urteroko inauterietako ikasleen ikuskizuna