Oraindik 2013-2014 ikasturtea urruti bada ere, hurrengo irailerako ikastetxeetan matrikulatzeko kanpaina ate joka dugu jada. Udarregi Ikastolan, datorren astelehenean, urtarrilaren 28an irekiko dute izen emate epea, otsailaren 8ra arte. Aurre matrikulazioa izango da. Izen emateko, Udarregi Ikastolako idazkaritzara deitu eta hitzordua eskatu behar dela adierazi dute udarregi.com web orritik. Eta gaineratu dutenez, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da: Udalak egindako bizikidetza ziurtagiria, familia-liburuaren kopia, gurasoen NANaren kopia, matrikulatu beharreko ikaslearen Gizarte Asegurantzako txartelaren kopia, eta kontu korronte baten zenbakia (20 digituak). Informazio gehiago: ikastolako idazkaritzan bertan, udarregi.com web orrialdean edo 943 361 216.