Urrezko eta brontzezko domina bana, Judo Klubarentzat

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 23a, 00:00

Usurbil Judo Klubaren nagusitasuna agerian geratu da beste behin. Urtarrilaren 13an Burgosen jokatu zen kadeteen mailako Espainiako Kopan parte hartu zuten herriko aipatu taldeko lau judokek. Haietatik bi, domina bana eskutan zutela itzuli dira klubeko blogetik berri eman dutenez. 73 kiloz azpikoen mailan, Xabier Cazorlak urrezko domina eskuratu zuen. 44 kiloz azpikoen mailan berriz, brontzezkoa Paula Vicentek. Txapelketan, Naroa Sanchezek (-48 kg) eta Nestor Lacak ere parte hartu zuten (-60 kg).