X. Mus Txapelketa antolatu du Aitzaga Elkarteak

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 23a, 00:00

Ostiral honetan, urtarrilaren 25ean hasiko da Aitzaga Elkarteak antolatu duen X. Mus Txapelketa. "Sei jardunaldi izango dira eta amaieran puntu gehien lortzen dituzten bikoteek sari bereziak eskuratuko dituzte", berri eman dute usurbileginez.com web orrialdetik. Lehen saioa, ostiral gau honetan ospatuko da, gaueko 22:00etan hasita Aitzaga Elkartean bertan. Lehia honetan parte hartu nahi duen bikote bakoitzak 25 euro ordaindu beharko ditu. Izen ematea, txapelketa hasi aurretik irekiko da, 21:30-22:00 artean. Lehen jardunaldia etzi ospatuko da, bigarrena berriz, otsailaren 22an. "Sari ederrak daude jokoan", ohartarazi du Usurbilgo Ezker Abertzaleak. Arkumeak, txangurroa, muskuiluak... Aipatu moduan, ostiral gauean abiatuko da Aitzagako X. Mus Txapelketa. 

Torturari buruzko liburu aurkezpena
Aitzaga Elkarteak beste hitzordu bat ere antolatu du, kasu honetan, urtarrilaren 31rako. "Latza izan da" izeneko liburua aurkeztuko dute, iluntzeko 19:30etatik aurrera Sutegin. Julen Arzuagak idatzitako lan honetan, tortura eta tratu txarrak salatu dituzten hainbat euskal herritarren berri ematen da. Nuria Alzugaraik aurkeztuko du ekitaldia, eta besteak beste, Leire Gallastegi eta hainbat herritarren testigantzak ezagutzeko aukera egongo da hilaren 31n.