Fiare eta Via Campesina taldeen ekimenez, "elikadura burujabetza eta finantza etikoak" izeneko jardunaldiak antolatu dituzte, gaurko Usurbilen eta bihar Zerainen. Tailer desberdinez osatuko diren jardunaldiotan parte hartzeko, aldez aurretik eman behar da izena, finantzaketaburujabetza@gmail.com helbidean edo 944 153 496 telefono zenbakira deituta (Itziar).
Gai asko landuko dira bi egunez. Hona hemen jardunaldiotako egitarau osoa:
URTARRILAK 24, OSTEGUNA: SUTEGIN ETA POTXOENEAN
Hizkuntza: euskaraz eta gaztelaniaz.
9:00-9:20 Jardunaldien irekiera instituzionala: Usurbilgo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia.
9:20-9:30 Jardunaldien egitarauaren azalpen orokorra.
9:30-10:15 Jardunaldien sarrera hitzaldia: nekazaritza iraunkorraren iragana, oraina eta etorkizuna Euskal Herrian: oztopoak eta aukerak aurrera begira, ekonomia soziala eta solidarioaren esparruaren oinarrietatik begiratuta.
10:15-10:45 FIARE ("Fundación de Inversión y Ahorra Responsable") Fundazioaren eta La Vía Campesina nazioarteko baserritar mugimenduaren arteko elkarrizketa, hauen arteko aliantza eta elkarlan estrategikoari buruz.
10:45-11:15 Atsedena.
11:15-14:00 Ekonomia soziala eta alternatiboaren esparruan, landa eremu eta baserri inguru biziberritu baten eta nekazaritza iraunkorraren alde jada martxan dauden (edo eraikitze bidean) esperientziak, erantzunak eta proiektu ekonomiko alternatiboak (I. zatia):
-Lehen ardatza: Lurra eta baserritar gazteen instalazioa: Terre de Liens (Frantzia), Terra Libera (Italia) eta Lurzaindia (Euskal Herria).
-Bigarren ardatza: Elkarlaguntza eta aseguruak: Sutearo elkarlaguntza erakundea (Euskal Herria) eta ARÇ Kooperatiba Aseguru Zerbitzu Integralak (Katalunia).
14:00-15:30 Bazkaria.
15:30-16:30 Ekonomia soziala eta alternatiboaren esparruan, landa eremu eta baserri inguru biziberritu baten eta nekazaritza iraunkorraren alde jada martxan dauden (edo eraikitze bidean) esperientziak, erantzunak eta proiektu ekonomiko alternatiboak (II. zatia):
-Hirugarren ardatza: Merkatua. REAS ("Red de Redes de Economía Alternativa y Solidaria) sarearen Merkatu Sozialaren Proposamena.
-Laugarren ardatza: Bitartekaritza finantziarioa eta banka etikoa alternatiboa: Banca Popolare Etica (Italia).
16:30-19:00 Hiru tailer parte hartzaileren garapena: tailer hauek hausnarketa eta ikerketa prozesu kolektiboa izan nahi dute; euren helburua, epe ertain-luzerako begirada batekin, nekazaritza iraunkorrean, ekonomia soziala eta solidarioan eta finantza etikoetan diharduten eragileen eta organizazioen arteko lan-ildo eta elkarlan estrategikoak identifikatzea da.
-Lehen tailerra: nekazaritza iraunkorraren aldeko apustu tinkoa egin duten eredugarritzat har daitezkeen ekimen desberdinen aurkezpena (proiektu lokalak, zein udal edo eskualde mailakoak); hain zuzen, bertako garapen ekonomikoa, soziala zein kulturala sustatzeko asmoarekin martxan ipinitako iniziatibak.
-Bigarren tailerra: aliantzen espazioa nekazaritza iraunkorraren aldeko proiektuak garatzerako orduan: hiriaren eta landa eremuaren arteko aliantza, baserri munduaren eta beste organizazio zein mugimendu sozialen artekoa...
-Hirugarren tailerra: zein beste pauso eman ahal ditugu elkarlan estrategiko baterantza, Europa mailako banka etiko alternatibo eta nekazal erakunde edota baserritarren sindikatu bezala, betiere maila lokaletik hasi eta nazioarteraino?
URTARRILAK 25, OSTIRALA: ZERAIN HERRI MUSEOAN
10:00-11:00 Hiru tailerren ondorioen aurkezpena eta jardunaldien itxiera.
11:00-13:30 Zeraingo herriaren landa-garapen (ekonomikoa, soziala eta kulturala) proiektuaren aurkezpena (www.zerain.com).
14:00 Bazkaria.