Kale Nagusiko autobusen geltokia lekuz aldatuko da asteburu honetan, Korrika Omenaldia tarteko

Noaua Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 25a

Asteburu honetan, Kale Nagusiko autobus geltokia lekuz aldatuko da.  Hala adierazi du Udalak bere web orrian:

"Larunbatean, kaskoan Korrika Kulturala ospatuko da eta goizetik gauera iraungo du. Igandean , Andatza Irisasi BTT taldeak goizean zehar izango den bizikleta lasterketa antolatu du .
Honegatik , bi egun hauetan Donostia aldetik datozen ibilgailuentzat Oztapeko
sarrera itxita egongo da.

Beraz, autobus geltokiak honokoak izango dira:

Urtarrilaren 26an (larunbatez), goizeko 10:00etatik aurrera:

Donostia – Zumaia eta Usurbil- Astigarraga zerbitzuko autobusek SAN INAZIO kaleko
errotondan izango dute geltokia .

 

Urtarrilaren 27an (igandez) eguerdiko 14:00ak arte:
Zumaia – Donostia zerbitzukoak betiko lekuan , San Inazioko geltokian geratuko dira".