Ezkur-urdaiazpikoa, datorren Tipi-Tapako pintxoetako produktua

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 28a, 00:00

Igande honetan, otsailaren 3an ospatuko da Hurbilago Usurbilgo Ostalarien eta Merkatarien Elkarteak antolaturiko III. Tipi-Tapa. Ezkur-urdaiazpikoz egindako pintxo bereziak dastatu ahal izango dira, Txapeldun, Artzabal, Bordatxo, Aitzaga eta Txiriboga tabernetan. Pintxoa eta edaria (urteko ardo gorri, zuri edo beltza, txakolina, sagardoa, zuritoa, muztioa edo ura), 2 euroren truke. Jatekoa bakarrik, 1,5 eurotan. Hilabetero lehen igandetan ospatzen den ekimen honen baitan, oraingoan gainera, aipatu bost taberna hauetan zehar ibilbide gastronomikoa osatu asmo dutenentzako oharra; 300 euroko erosketa balea zozketatuko dute, igande arratsaldeko 15:00etan Artzabal tabernan. 

Zozketan parte hartzeko egin beharrekoa erraza da. Pintxoak dastatzen joan ahala, tabernetan jasotako Tipi-Tapa txarteletan zigiluak biltzen joan. Bost tabernetako zigiluak bildu ostean, bost zigilu beraz, txartelak edaritegi hauetan egongo diren kutxaren batean utzi. Eta zorteak egin dezala gainerakoa. Igande arratsaldeko 15:00etan Tipi-Tapako 300 euroko saria nork irabaziko duen jakingo da.

Hurbilagok antolatu eta Usurbilgo Udalak babesten duen Tipi-Tapa ekimena, hilabetero lehen igandeetan ospatzen da. Bazkalaurretik, goiz eta eguerdi partean. Urdaiazpikoa eskutan dutela, III. Tipi-Tapa iragartzen, egitasmoan parte hartzen duten bost edaritegietako langileak.

Irudia: Hurbilago.