Ikastaro berriak hasiko dira gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 28a, 00:00

San Praixku Guraso Elkarteak, Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartearen laguntzaz, eskolan eta etxean haurrei irakasteko yoga eta erlaxazio tekniken ikastaroa antolatu du. Astelehen honetan asiko da sei saioz osatua egongo den ikastaroa. Klaseak hain zuzen, Aginagako ludotekan eskainiko dira. Gaurtik aurrera, astelehen arratsaldetan, 17:00-19:00 artean. Ikastaroa Marina Pintos yoga irakasleak bideratuko du. Yoga haurrei eta eskola inguruneetan ematen trebatua dago bera. Ikastaro berri honetarako izen ematea irekita dago jada, 687 865 658 telefono zenbakian. Interesdunentzat, gogorarazi berriz; ikastaroa urtarrilaren 28an hasiko dela. 

Ahalduntze ikastaroetako batean, izen ematea luzatu dute
Ez da gaur hasiko den ikastaro bakarra. Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak herriko emakumeei zuzenduriko ahalduntze ikastaro berriak antolatu ditu eta. Martxora arte luzatuko diren hiru ikastaro hain zuzen. Horietako batean, "Nire sexualitatea lantzen" izenekoan, apuntatzeko epea luzatu dute. Izen emateko deitu 943 371 951 edo 943 377 110 telefono zenbakietara, edo idatzi, parekidetasuna@usurbil.net helbidera. "Nire sexualitatea lantzen" ikastaroa, gaur abiatuko da, urtarrilaren 28an. Saioak, astelehenetan burutuko dira, bake epaitegi atzeko lokalean, 14:30-16:30 artean. 

Afrikar dantzen ikastaroa, Gaztetxean
Facebook bidez iragarri dutenez, afrikar dantza mandingeen ikastaroa antolatu du Usurbilgo Gaztetxeak, larunbaterako, otsailaren 2rako. Bi orduko saioa, goizeko 11:00etan hasiko da. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, usurbilgogaztetxea@gmail.com helbidean edo 627 285 904 telefono zenbakira deituta. “Ikastarora zatoztenok, ekarri mesedez aldatzeko arropa, izerdia erruz botako dugu eta”, ohartarazi dute antolatzaileek. Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa da.

KzGunea
Urtarrilean zehar, goizez irekiko dute KzGunea, 9:00-13:00 artean. Hainbat ikastaro programatu dituzte (informazio gehiago: 943 023 684 edo tutor.usurbil@kzgunea.net): 
-Urtarrilak 29: Gmail.
-Urtarrilak 30-31: Irudi digitalen tratamendua II.