Udarregi Ikastolan matrikulatzeko aukera gaurtik aurrera

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 28a, 00:00

Oraindik 2013-2014 ikasturtea urruti bada ere, irekita dago gaurtik otsailaren 8ra arte, Udarregi Ikastolan aurre matrikulatzeko epea. Izen emateko, Udarregi Ikastolako idazkaritzara deitu eta hitzordua eskatu behar dela adierazi dute udarregi.com web orritik. Eta gaineratu dutenez, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da: Udalak egindako bizikidetza ziurtagiria, familia-liburuaren kopia, gurasoen NANaren kopia, matrikulatu beharreko ikaslearen Gizarte Asegurantzako txartelaren kopia, eta kontu korronte baten zenbakia (20 digituak).

3-16 urte arteko ikasleei zuzendua dago aurre matrikulazio epe hau. HH, LH eta DBH hezkuntza eskaintzen dute Udarregin. Heziketa euskalduna, irakaskuntza eleanitza, balore eta jarreren lanketa, orientazio departamendua, Heziketa Behar Bereziak dituztenentzako Laguntza Gela, hizkuntzetarako irakasle espezialistak, inormazio eta komunikazio teknologiak, garraio eta jangela zerbitzua, ikasleen goizeko zaintza, eskolaz kanpoko jarduerak...


Informazio gehiago: ikastolako idazkaritzan bertan, udarregi.com web orrialdean edo 943 361 216 telefono zenbakian.