Kantu-jira ere, Korrika Omenaldiaren baitan ospatu zen

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 28a, 00:00

Larunbateko Korrika Omenaldiaren baitan ospatu zen urtarrileko kantu-jira. "Ederra eta jendetsua izan zen. Nahiz eta hotzak eta haizeak sudurra gorritu, bihotz berotasunez abestu genuen elkartutako (50 inguru) kantukideek", berri eman dute Kantu Taldetik. Larunbateko hitzorduaren ostean, entsegu eguna izango dute bihar, ohi bezala, 18:30etan hasita Udarregi Ikastolan. 

Kantu Taldeko kideak astebete barru, otsailaren 4an ospatuko den Santa Ageda bezperako kantu eskea prestatzen dabiltza. Hilaren 4an, 18:30etarako Mikel Laboa plazan finkatu dute hitzordua. Makila eskutan, ekitaldirako egoki jantzita agertzera deitzen dituzte herritarrak.