Gure Pakea elkarteak mahai joko eta mugimenduko txapelketak antolatu ditu otsailerako. Izen emateko epea zabalik dago, hilaren 8ra arte. Sariak hilaren 20an banatuko dira, askariarekin batera. Txapeketako joko guztiak arratsaldeko 16:00etatik aurrera ospatuko dira, egunotan:
Otsailak 12, asteartea: punttua.
Otsailak 13, asteazkena: tutea.
Otsailak 19, asteartea: musa.
Otsailak 20, asteazkena: toka eta igel jokoa. Sari banaketa eta askaria partaideentzat.