"Latza izan da" liburu aurkezpena etzi, Sutegin

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 29a, 00:00

Aitzaga Elkarteak ekitaldia antolatu du ostegunerako urtarrilaren 31rako. "Latza izan da" izeneko liburua aurkeztuko dute, iluntzeko 19:30etatik aurrera Sutegin. Julen Arzuagak idatzitako lan honetan, tortura eta tratu txarrak salatu dituzten hainbat euskal herritarren berri ematen da. Nuria Alzugaraik aurkeztuko du ekitaldia, eta besteak beste, Leire Gallastegi eta hainbat herritarren testigantzak ezagutzeko aukera egongo da hilaren 31n.