Santa Ageda bezperako prestaketa lanak egunotan

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 29a, 00:00

Datorren astelehena, otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera dugu. Egun horretarako kantu saioak antolatzen ari dira. Hitzordu horri begira, egunotarako entsegu desberdinak deitu dituzte. Batetik, gaur bilduko dira Kantu Taldekoak, 18:30etatik aurrera Udarregi Ikastolan. Hilaren 4rako saioa antolatu dute Bota Punttubakoekin batera, eta honenbestez, prestaketa lan betean dira egunotan.

Zubietan ere egun berean kantuan arituko dira, Zubieta Lantzenek antolatuta. Lehenago, ostiral honetarako entsegua deitu dute, iluntzeko 19:00etan Eskola Txikian. Otsailaren 1ean itxiko dute baita, Santa Ageda bezperan koplatan aritu ostean antolatu duten afarirako izen ematea ere. Otordua Zubietako elkartean ospatuko da. 

Santa Ageda bezpera egunotan prestatzen ariko dira baita, Udarregi Ikastolan. Ikasleak astelehen bazkalostean irtengo dira kantuan. Santa Ageda bezperako hitzorduen berri, web orrialde honetako agenda atalean aurkituko duzue.