Hezkuntzako parte hartze prozesuko azken bilera, otsailaren 6an

Noaua Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 30a

Usurbilgo Udalak antolaturiko hezkuntzako parte hartze prozesua amaitzear da. Hirugarren fase honetako azken bilera deitu du Usurbilgo Udalak, otsailaren 6rako. Betiko ordu eta lekuan; iluntzeko 18:30etan hasita, Potxoenean. Orain arte erabakitakoa martxan jartzeko eman beharreko pausoak zehaztu eta landuko dira bertan.