Beste zazpi dominarekin itzuli dira judo klubekoak

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 30a, 00:00

Urrezko domina gehien lortu dituen judo kluba izan zen Usurbilgoa, asteburuan Lezoko Bekoerrota kiroldegian jokatu zen junior mailako Gipuzkoako Txapelketan. Usurbilgo klubeko zortzi judokek parte hartu zuten lehian, eta zazpik irabazi zituzten dominak. Urrezko lau, brontzezko bi eta zilarrezko bat guztira:
-44 kg Paula Vicente (Urrea)
-48 kg Naroa Sanchez (Urrea)
-52 kg Itsasne Arruabarrena (Urrea)
-52 kg Miriam Gonzalez (Zilarra)
-52 kg Maider Matilla (Brontzea)
-60 kg Nestor Laca (Brontzea)
-73 kg Xabier Cazorla (Urrea)

Infantilak ere lehen postuetan
Junior mailako txapelketaren ostean, Gipuzkoako Infantilen arteko bigarren sailkapen lehia jokatu zen gero. Usurbilgo klubeko zazpi judokek parte hartu zuten. Haietatik bost lehen hiru postuetan sailkatu ziren:
-44 kg Mafer Carazas (1. postua)
-48 kg Alba Vicente (1. postua)
-42 kg Julen Alzas (2. postua)
-42 kg Jorge Arbe (3. postua)
+66 kg Josu Ruiz (1. postua)

Irudia eta iturria: jcusurbil.com