Otsailaren 8ra arte 2013-2014 ikasturtean matrikulatzeko aukera dute Aginagako Herri Eskolan, 2-12 urte artekoek. Ordutegi honetan: 9:30-16:30 artean. "Eskola bizirik, Agiña bizirik!" lemapean ireki dute aipatu izen emateko tartea. Bertan, 2-12 urte artekoentzat "euskarazko irakaskuntza eskaintza zabala doan" dute. "Ingelesa 3 urtetik aurrera, musika, Internet gela guztietan, heziketa bereziko irakasle espezializatuen zerbitzua...". Baita, jantoki zerbitzua, goizeko gela, edota eskola orduz kanpoko kirol eskaintza ere. Euren heziketa eskaintza, "eskola-txikien artean koordinatutako proiektu konstruktibismoan oinarrituz" burutzen dute. Eta eskola txikien arteko elkarbizitza bultzatzen dute, ekimen desberdinen bidez.
Informazio gehiago:
-Helbidea: Erriberako Kalea 7, Aginaga.
-Tel.: 943 372 044.
-Faxa: 943 372 044.
-Posta elektronikoa: 012261aa@hezkuntza.net