Bilgunearen egoeraren berri eman eta egitasmo berriak aurkezteko bilera deitu du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak, gaur iluntzeko 19:00etarako Artzabalen. Hiru puntu tratatuko dituzte aipatu batzarrean. Honako hauek:
1-2012. urteko kontuen aurkezpena eta memoria.
2-2013. urterako egitasmoak.
3-Galderak eta eskaerak.
Deba-Zumaia, urteko lehen txangoa
Andatzakoek aurreratu dute bestalde, hilero antolatu ohi dituzten irteeren artean, 2013ko lehenengoa zein izango den. Debatik Zumaiara arteko ibilbidea osatzea proposatzen dute, otsailaren 10ean. "Goizeko 8:00etan trena hartu Debaraino eta kostako bidetik flishak ikusiz Zumaiara iritsi, berriro trenean Usurbilera itzultzeko", zehaztu dute. 12 kilometroko ibilbidea osatzea proposatzen dute, hiru ordu eta erdi inguruan. Ibilbideko mapa eta gainerako zehaztasunen berri ematen ari dira jada, antolatzaileen web orrialdean: andatzamendizale.info atarian hain zuzen.