Torturaren inguruko liburu aurkezpena gaur, 19:30etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2013ko urt. 31a, 00:00

Aitzaga Elkarteak eta Usurbilgo Udalak ekitaldia antolatu dute gaurko, "Oso latza izan da tortura Euskal Herrian" izeneko liburua aurkeztuko dute, iluntzeko 19:30etatik aurrera Sutegin. Julen Arzuagak idatzitako lan honetan, tortura eta tratu txarrak salatu dituzten hainbat euskal herritarren berri ematen da. Nuria Alzugaraik aurkeztuko du ekitaldia, eta besteak beste, Leire Gallastegi eta hainbat herritarren testigantzak ezagutzeko aukera egongo da kultur etxeko auditorioan.

Usurbilen, 40 bat kasu
Antolatzaileen esanetan, 10.000 bat kasu zenbatuta daude gaur aurkeztuko den liburuan. Horien artean, 1973tik gaur egun arte, gutxienez usurbildarren 40 kasu. Gutxienez, hauez gain, tratu txarrak jaso dituzten beste herritar batzuk badirelako, nahiz publikoki salatzerik ez zuten nahi izan.