Ikastaro eta antzezlana, asteburuan Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2013ko ots. 1a, 00:00

Ekitaldi bana antolatu dute Usurbilgo Gaztetxean, larunbat eta igande honetarako. Afrikar dantzak hasteko, eta asteburua borobiltzeko, “Ispilua” antzezlana.

Afrikar dantzen ikastaroa
Afrikar dantza mandingeen ikastaroa antolatu du Usurbilgo Gaztetxeak, larunbaterako, otsailaren 2rako. Bi orduko saioa, goizeko 11:00etan hasiko da. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, usurbilgogaztetxea@gmail.com helbidean edo 627 285 904 telefono zenbakira deituta. “Ikastarora zatoztenok, ekarri mesedez aldatzeko arropa, izerdia erruz botako dugu eta”, ohartarazi dute antolatzaileek. Ikastaroaren prezioa 10 eurokoa da. Oihana Varelak gidatuko du saioa.

“Ispilua” antzezlana
Otsaileko lehen igande honetarako beste ekitaldi bat ere programatu du Usurbilgo Gaztetxeak. “Ispilua” antzezlana, iluntzeko 19:00etatik aurrera. Ion Martinez eta Saioa Royo dira emanaldiko protagonistak. Bikote baten arteko erlazioari buruzko gorabeherak azalduko dituzte. Maitasunari buruzko gogoeta bat da.