Santa Ageda bezperako entsegu saioa gaur, Zubietan

Noaua Aldizkaria 2013ko ots. 1a, 00:00

Ate joka dugu Santa Ageda bezpera. Datorren asteleheean, zenbait kantu saioa ospatuko dira, egunotan prestatzen ari direnak. Zubietan gaurko deitu du Zubieta Lantzenek azken entsegu saioa, iluntzeko 19:00etan Eskola Txikian. Ostiral honetanitxiko dute baita, Santa Ageda bezperan koplatan aritu ostean antolatu duten afarirako izen ematea ere. Otordua Zubietako elkartean ospatuko da. 

Santa Ageda bezpera egunotan prestatzen ariko dira baita, Udarregi Ikastolan. Ikasleak astelehen bazkalostean irtengo dira kantuan. Iluntzean, kantu taldekoak. Santa Ageda bezperako hitzorduen berri, web orrialde honetako agenda atalean aurkituko duzue.