Hezkuntzako parte hartze prozesuko azken bilera etzi

Noaua Aldizkaria 2013ko otsailaren 4a

Usurbilgo Udalak antolaturiko hezkuntzako parte hartze prozesua amaitzear da. Hirugarren fase honetako azken bilera deitu du Usurbilgo Udalak, astezken honetarako, otsailaren 6rako. Betiko ordu eta lekuan; iluntzeko 18:30etan hasita, Potxoenean. Orain arte erabakitakoa martxan jartzeko eman beharreko pausoak zehaztu eta landuko dira bertan.