Gaztelekua ere inauterietan murgilduko da larunbatean

Noaua Aldizkaria 2013ko ots. 4a, 00:00

Badatoz aurtengo inauteriak. Ostiralean Udarregi Ikastolako ikasleen ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. Larunbatean, Inauteri Festa ospatuko da Kaxkoan. Eta baita Gaztelekuan ere. Otsailaren 9ko bazkalosterako, joko eta jai girorik ez da faltako 12-16 urte arteko gazteei zuzendutako egoitzan. Hasteko, Prix Handia lehiaketa ospatuko dute, hainbat jokorekin. Eta jarraian, dantzaldia antolatu dute. Ondoan, iaz antolatu zuten "Ilargi-Eguzki" inauteri festako irudia. 

Gogoan izan mozorro jaiari loturiko ohar bat; asteazkenera arte, salgai izango direla Inauteri Festako bazkaritarako sarrerak. 18 eurotan, Irratin, Txiribogan eta NOAUA!ko egoitzan. Hona hemen, inauteriak direla eta, ostiral eta larunbat honetarako iragarriak dauden ekitaldiak:

Otsailak 8, ostirala
10:00 LH-koen desfilea, “Martxa” dantzatuz.
11:15 Udarregi Ikastolako HH, LH eta DBHko ikasleen ikuskizuna Oiardo Kiroldegian.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

Otsailak 9, larunbata
12:30 Zumartxan txarangarekin kalejira.
14:00 Bazkaria Olarrondo jatetxean. Txartelak salgai: 18 eurotan, NOAUA!n, Irratin eta Txiribogan.
17:00 Erraldoien kalejira dultzaineroekin, Usurbilgo Gaztetxetik abiatuta.
19:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira.

Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea, Usurbilgo Gaztetxea, Erraldoien Konpartsa.

GAZTELEKUAN
16:00 Prix Handia lehiaketa DBH 1eko gazteentzat: musika, jolasak, frogak eta apustuekin!
17:30 Dantzaldia denentzat.