Gure Pakea elkarteak mahai joko eta mugimenduko txapelketak antolatu ditu hilabete honetarako. Izen emateko epea zabalik dago, ostiralera arte, hilaren 8ra arte. Sariak hilaren 20an banatuko dira, askariarekin batera. Txapelketako joko guztiak arratsaldeko 16:00etatik aurrera ospatuko dira, egunotan:
Otsailak 12, asteartea: punttua.
Otsailak 13, asteazkena: tutea.
Otsailak 19, asteartea: musa.
Otsailak 20, asteazkena: toka eta igel jokoa. Sari banaketa eta askaria partaideentzat.