Inauteri Festako bazkaritarako sarrerak, bihar arte salgai

Noaua Aldizkaria 2013ko otsailaren 5a

Larunbatean ospatuko den Inauteri Festako bazkaritarako sarrerak erosteko azken eguna izango da biharkoa. 18 eurotan eskura daitezke, NOAUA!ko egoitzan, Irratin eta Txiribogan. Olarrondo jatetxean ospatuko da bazkaria, larunbat eguerdiko 14:00etatik aurrera. Otordura mozorrotuta joatea ezinbestekoa izango da. 

Hona hemen, Usurbilen ospatuko diren 2013ko inauterien egitarau osoa:

Otsailak 8, ostirala
10:00 LH-koen desfilea, “Martxa” dantzatuz.
11:15 Udarregi Ikastolako HH, LH eta DBHko ikasleen ikuskizuna Oiardo Kiroldegian.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

Otsailak 9, larunbata
12:30 Zumartxan txarangarekin kalejira.
14:00 Bazkaria Olarrondo jatetxean. Txartelak salgai: 18 eurotan, NOAUA!n, Irratin eta Txiribogan.
17:00 Erraldoien kalejira dultzaineroekin, Usurbilgo Gaztetxetik abiatuta.
19:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira.

Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea, Usurbilgo Gaztetxea, Erraldoien Konpartsa.

GAZTELEKUAN
16:00 Prix Handia lehiaketa DBH 1eko gazteentzat: musika, jolasak, frogak eta apustuekin!
17:30 Dantzaldia denentzat.