Eibar futbol taldeak jokalari berri bat du; Jon Irazustabarrena Lizarralde "Txusta" usurbildarra. Denboraldi amaierara arte jokatuko du bertan, eta datorrenean 2013-2014 kirol urtean ere, talde berean jarraitzeko aukera izango du. Hirugarren mailan lehiatzen ari den Beasain taldetik joan da Eibarrera, aurten 27 urte beteko dituen herritarra. Utzi duen taldean atezain lanetan jardun du, gol gutxien jasotako atezaina izan da Irazustabarrena. 16 gol baino ez, eta hedabideek kaleratu dutenez, 1.980 minutu jokatu ditu guztira.