Usurbil eta Real Sociedad 2 taldeak lehiatuko dira gaur iluntzeko 19:00etatik aurrera, Aginagako Ariztitxo frontoian jokatuko den pilota partidan. Eskuz binaka arituko dira nagusien lehen mailan, Gorka Mendizabal eta Asier Katalina Usurbilen izenean, Realekoen aurka.
Asteburua, neurketez josia
Gaurko neurketaz gain, pilota partida gehiago iragarri dira datozen egunotarako. Hona hemen, neurketa guztion ordutegia:
Otsailak 8, ostirala
Ordua: 19:30.
Tokia: Aginagako Ariztitxo pilotalekua.
Neurketak:
UDABERRI TXAPELKETA
Eskuz binaka alebinak
Usurbil (Aimar Iruretagoiena-Imanol Galarraga)-Azkoitia
Paleta Goma nagusiak 2.maila
Usurbil 1 (Xabier Errasti-Aritz Urdanpilleta)-Altzatarra
Paleta Goma nagusiak 1.maila
Usurbil (Josu Arruti-Jon Olaizola)-Altzatarra 1
Otsailak 10, igandea
Ordua: 11:30.
Tokia: Aginagako Ariztitxo pilotalekua.
Neurketa:
EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA
Eskuz binaka nagusiak
Usurbil (Asier Portu-Iñigo Altuna)-Aurrera Saiaz