Gaztelekua ere inauterietan murgilduko da bihar

Noaua Aldizkaria 2013ko otsailaren 8a

Bihar kalean bakarrik ez, Gaztelekuan ere ospatuko dira inauteriak. Larunbat honetako bazkalosterako, joko eta jai girorik ez da faltako 12-16 urte arteko gazteei zuzendutako egoitzan. Hasteko, Prix Handia lehiaketa ospatuko dute, hainbat jokorekin. Eta jarraian, dantzaldia antolatu dute. Ondoan, Gaztelekukoek iaz antolatu zuten "Ilargi-Eguzki" inauteri festako irudia.