Prestatu al duzue mozorroa? Ordu gutxi geratzen dira jada inauterietarako. Ate joka dugu, musika hizpide izango duen mozorro festa. Egitaraua prest dago, Kaxkoa jendeari harrera egiteko zain. Zuek falta zarete, herritarrok. Mozorrotu eta kalera bihar, jai girorik ez da faltako eta. Hauxe, aurtengo Inauteri Festako egitaraua:
Otsailak 9, larunbata
12:30 Zumartxan txarangarekin kalejira.
14:00 Bazkaria Olarrondo jatetxean. Txartelak salgai: 18 eurotan, NOAUA!n, Irratin eta Txiribogan.
17:00 Erraldoien kalejira dultzaineroekin, Usurbilgo Gaztetxetik abiatuta.
19:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira.
Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea, Usurbilgo Gaztetxea, Erraldoien Konpartsa.
GAZTELEKUAN
16:00 Prix Handia lehiaketa DBH 1eko gazteentzat: musika, jolasak, frogak eta apustuekin!
17:30 Dantzaldia denentzat.