Zubietako Eskola Txikikoek euren inauteri festa ospatu zuten ostiral arratsaldean. Rock zale txikiek hartu zuten frontoi estalia. Kalejira egin ohi dute beste urteetan, baina eguraldi txarra tarteko babesean, aterpean ospatu zuten mozorro jaia. Rockeroz jantzita zirela, aurretik prestaturiko ikuskizuna eskaini zuten. 2-8 urte arteko haurrak rock izarrak izan ziren otsailaren 8an, eta euren senide eta lagunak, zaletu finenak.