382 langabetu Usurbilen, eta tasak etengabe gorantz jarraitzen du

Noaua Aldizkaria 2013ko ots. 12a, 00:00

374 ziren abenduan, urtarrilean zortzi gehiago, 382. Usurbilgo langabezia tasak marka berria hautsi du urte hasiera honetan, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak kaleratu berri dituen azken datuen arabera. Iazko urtarrilean baino 64 langabetu gehiago daude Usurbilen.

Adina, sexua edota sektorearen arabera, aldaketarik ez ordea. Aurreko hilabeteetako joerari eusten zaio. Emakume gehiago dira lanik gabe, gizonezkoak baino. Bereziki zerbitzuena da langabeziak gehien kolpatzen jarraitzen duen sektorea, 374tik 228 langabetu dira bertan. Eta adina aintzakotzat hartuta, 25-44 urte artean daude herritar langabetu gehienak.

Bestalde, 285 kontratu erregistratu dira urtarrilean. Abendutik hona dezente igo da kopuru hau, duela hilabete 238 kontratu baitziren erregistratuak.

Usurbildik kanpo ere langabezia tasaren igoera orokorra da beste behin.

USURBILGO LANGABEZIA DATUAK: 2013ko URTARRILA
Guztira: 382.

ADINAREN ETA SEXUAREN ARABERA
Gizonezkoak, 183:
25-44: 104.
>=45: 58.

Emakumezkoak: 199.
25-44: 98.
>=45: 87.

SEKTOREAREN ARABERA
Nekazaritza: 3.
Industria: 76.
Eraikuntza: 52. 
Zerbitzuak: 228.
Aurreko lanik gabe: 23.

BURUNTZALDEAN
Andoain: 1.155.
Astigarraga: 345.
Hernani: 1.419.
Lasarte-Oria: 1.487.
Urnieta: 409.
Usurbil: 382.
Guztira: 5.197.