2012ko NOAUA! guztiak koadernatzeko garaia

Noaua Aldizkaria 2013ko ots. 12a, 00:00

Iazko urtea agurtuta, 2012an zehar kaleratu genituen aldizkari guztiak koadernatzeko aukera duzue, urtero moduan. Tapa eta aurkibidea eskuragarri dituzue jada. Bazkide zaretenok doan jaso ditzakezue bai bat eta bai bestea, NOAUA!ko egoitzan. Bazkide ez direnek 3 euro ordaindu behar dituzte tapa edo azalarengatk eta beste 1,20 euro, aurkibidearengatik. Koadernatzea, Lizardi edo Laurok liburu dendetan egin dezakezue. Koadernatzea bai saltoki batean zein bestean, eta bazkide direnek eta ez direnek berdin ordaindu beharko dute.