Gure Pakeako bazkideak gaur hasiko dira lehian

Noaua Aldizkaria 2013ko ots. 12a, 00:00

Gure Pakea elkarteak mahai joko eta mugimenduko txapelketak antolatu ditu datozen egunotarako. Saio guztiak, arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko dira, Artzabalen. Egunotan:

Otsailak 12, asteartea: punttua.

Otsailak 13, asteazkena: tutea.

Otsailak 19, asteartea: musa.

Otsailak 20, asteazkena: toka eta igel jokoa. Sari banaketa eta askaria partaideentzat.