Hamabost jokalariko ordezkaritza aurkeztu eta hamabik domina bana irabazi zuten joan den otsailaren 3an, Lezoko Bekoerrota kiroldegian. Urrezko, brontzezko eta zilarrezko launa domina guztira. Usurbil Judo Klubeko garaipenek ez dute etenik, argi den moduan. Hona hemen, jokalari sarituak:
NESKAK
-44 kg Paula Vicente (Urrea)
-44 kg Ainhoa Gonzalez (Zilarra)
-48 kg Naroa Sanchez (Zilarra)
-48 kg Maider Matilla (Brontzea)
-52 kg Itsasne Arruabarrena (Brontzea)
MUTILAK
-55 kg Manex Aburuza (Brontzea)
-60 kg Ion Rubio (Zilarra)
-60 kg Nestor Laca (Brontzea)
-73 kg Xabier Cazorla (Urrea)
-90 kg Ugaitz Etxeberria (Urrea)
+90 kg Iñigo Garcia (Urrea)
+90 kg Joxe Arruebarrena (Zilarra)
Nesken Liga Nazionala
Usurbil Judo Klubeko zortzi neskek, Liga Nazionaleko norgehiagoketan parte hartu zuten, otsailaren 2an, Villaviciosa de Odon udalerrian. Liga honen lehen jardunaldian hain zuzen. Guztira bost borrokalditan parte hartu zuten; lau irabazi eta beste bat galdu zuten. Usurbil Judo Klubeko blogetik berri eman dutenez, han ziren: Eneritz Agoües, Miriam Gonzalez, Aiora Arrillaga, Jaione Equisoain, Andrea Arruabarrena, Ane Cazorla, Nerea Arruti eta Sara Alvarez. Hurrengo jardunaldia, martxoko lehen astean jokatuko dute.