Aldamioak jarrita, eta aurretik behar zuten prestakuntza jasota, auzolanari ekin zioten asteburuan Aginagan. Bertako eliza zaharra eraberritzea dute helburu. Erabilera anitzeko gune moduan egokitu nahi dute, besteak beste, San Praixkuetako jai toki eta garai batean hainbat aginagarren oroitzapenetan egongo den eraikin barrua. Hamabi lagun aritu ziren auzolanean joan den asteburuan. Eginkizun hauetarako ordutegi bat ere jarri dute; larunbatetan, goizez 8:30-13:00 artean aritzen dira, arratsaldez 14:30-18:30 artean. Igandeetan, 8:30-12:30 artean. Lehen asteburuan, harriak bistara ateratzen aritu dira aldamioa jarria dagoen eliza barruko eremu guztian. Datorrenean, presiodun urarekin harriak garbitzeko asmoa dute. Guztia, auzolanean. Hilabete batzuk barru, eraberrituta izango da Aginagako eliza zaharra.