Tutean arituko dira gaur, Gure Pakea elkarteko bazkideak

Noaua Aldizkaria 2013ko otsailaren 13a

Atzo eman zioten hasiera Artzabalen, Gure Pakea elkarteak urtero antolatzen dituen bazkideen arteko txapelketei. Punttuan ekin zioten lehiari. Gaur berriz tutean arituko dira, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Eta datorren asterako mahai joko eta mugimenduko beste bi hitzordu deitu dituzte; astearterako, otsailaren 19rako musean aritzeko. Eta biharamunean, toka eta igel jokoan lehiatzeko. Hilaren 20an amaituko dira hain zuzen, bazkideen arteko txapelketak. Sariak banatuz eta askari baten bueltan.