Ion Markel Saez de Urabain Iparragirre herritarrak 32 argazki jarri ditu ikusgai, Donostiako Okendo Kultur Etxean (Nafarroa etorbidea, 7). Martxoaren 22ra arte egongo da irekita. Astelehenetik ostiralera,, goizez 10:00-14:00 artean, eta arratsaldez, 16:00-20:30 artean. "Street photography" izeneko korrontean oinarritu du Ion Markelek bere argazki erakusketa berria.
"Argazkia momentua da berarentzat. Uneen bila ehizan aritzen da iPhone-a eskuan", dio erakusketaren berri ematen duen prentsa oharrak. "Kaleak milaka istorio kontatzen dizkigu egunero. Iphone-aren bat-batekotasunaz baliatuz, horietako batzuk lapurtu dizkio argazkilariak", gaineratzen du Lazkaon jaio eta Usurbilen bizi den argazkilariak. Joan den otsailaren 8ko astekarian elkarrizketatu genuen, Ion Markel Saez de Urabain Iparragirre. Erakusketari buruz zioenez, "kaleko argazki hauetan ez nago ni. Eta ez dago inor posatzen. Argazki denak dira lapurtutako momentuak". Elkarrizketa osoa, web orrialde honetan irakur dezakezue.