Datorren astean, otsailaren 20an, Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik hamar urte beteko dira. Hamarkada bat beteko du baita 2013 honetan, Berria egunkariak. 2003tik gaur egunera arteko ibilbidea azaltzen duen erakusketa ireki dute Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. Hilaren 22ra arte izango da ikusgai. Hamar urteotako historia, hamar panelen bidez irudikatu nahi izan dute antolatzaileek.