Izen emateko deialdiak, ikastaro eta bestelakoetan

Noaua Aldizkaria 2013ko ots. 13a, 00:00

Herrian antolatu diren ikastaro, ekimen eta bestelako hitzorduetarako izen emate epea ireki dute. Ohi bezala, aukera zabala da, bada non aukeratua:


Emakume baserritarren errealitatea aztergai
Usurbilgo emakume baserritarren historia jasotzeko beka deialdia egin du Usurbilgo Udalak. Interesdunek proiektuak otsailaren 26ra arte aurkez ditzakete, arratsaldeko 14:00ak arte, udal erregistroan. Beka deialdian parte hartzeko erdi mailako edo goi mailako Unibertsitate titulua edo EGA edo baliokidea izan beharko dira. Norbanako edo taldeak aurkez daitezke. Bekaren kopurua 10.000 eurotakoa izango da. Informazio gehiago usurbil.net atarian edo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Ogia egiteko ikastaroa
Usurbiltzenek ogia egiteko ikastaroa antolatu du otsailaren 23rako, larunbata, 9:30-14:00 artean, Agerialdeko jangelan. Parte hartzaileek izena aldez aurretik eman beharko dute, usurbiltzen@gmail.com helbidean. Email horretan, “Ogi ikastaroa” izenburua eta nork bere izen abizenak jarri beharko ditu. Ikastaroko prezioa, 30 eurokoa izango da. “Ikastarotik ama orearekin, ogi eder batekin eta apunte batzuekin itzuliko zara etxera. Apuntatu, jada ez da plaza asko geratzen”, luzatu dute gonbita Usurbiltzenetik, NOAUA!ko web orrialde honetara igorri duten mezuan. 

Salsa tailerra ostiralean
Ostiral gau honetarako, 22:00etatik aurrera saltsa tailerra antolatu du Usurbilgo Gaztetxeak. “Ondo pasa eta gorputza astintzeko gogoz al zabiltza? Hona hemen aukera paregabea!”, adierazi dute antolatzaileek. Tailerra “ondo pasa nahi duen edonorentzat” zuzendua dago. Prezioa, doakoa. “Azkenekoz saltsa gehiago dantzatzeko gogoz geratu ginenez, hona hemen berriz ere Latinoamerikako erritmo beroetan trebatzeko beste aukera bat. Kolonbiako, Nikaraguako eta Kubako irakasleak izango ditugu, eta denontzat debalde izango da. Zer ekarri behar den? Dantzarako eta ondo pasatzeko gogoa baino ez, eta noski, lotsak etxean jasota utzi!”, luzatu dute gonbita gaztetxekoek. 

Zumba fitness
Fitness dantza klase bat da. Merengue, salsa, reggaeton, cumbiaren bidez dantza eta kirola egiten da. Interesa dutenek, otsailaren 26-28an froga bat egin dezakete doan, 17:30etatik aurrera Oiardo Kiroldegian. 

Litatoiko bazkaria
Lilatoi lasterketa ospatuko da martxoaren 3an, Donostian. Proba osterako bazkaria antolatu dute parte hartzaileentzat Artzabal jatetxean. Otordurako izena aldez aurretik eman behar da, otsailaren 28a baino lehen. Menua 22 eurokoa izango da. Apuntatzerakoan, 7 euro aurreratu behar dira.

1956koen kinto afaria
Otsailaren 20ra arte zabalik jarraituko du, duela 57 urte jaio ziren usurbildarrentzat antolatu duten kinto afarian izen emateko epea. 1956. urtean jaiotakoentzako ospakizun otordua hilaren 23an izango da, larunbatez. Apuntatzeko deitu 627 709 657 (Mari Kruz) edo 943 370 265 (Inaxio) telefono zenbakietara.

Haur sexualitatearen inguruko ikastaroa martxoan
Sexu Aholkularitza Guneak "Garaiz iristeko haur sexualitate ikastaroa" antolatu du datorren hilerako. Saioak martxoaren 6an, 13an, 18an eta 20an burutuko dira. Arratsaldez, 17:00-19:00 artean, Potxoenean. Izen ematea irekia egongo da otsailaren 28ra arte, sexuaholku@usurbil.net helbidean edo 943 377 110 eta 679 919 516 telefono zenbakietan. 

Bihurri haur ludotekan izen ematea
Bazkidetzak ordaintzeko epea ireki dute Bihurri haur ludotekakoek. Bertako kide egin nahi dutenek, bazkide berriek alegia, 30 euro ordaindu beharko dituzte. Jada bazkide direnek 10 euro. Bazkide izateari utzi nahi diotenek orain dute baita, giltzak itzultzeko garaia. Izen emate epe hau martxora arte luzatuko da. Apuntatzeko, asteazken arratsaldetan, 17:00-18:00 artean garai bateko Gure Pakea elkarteko egoitzara gerturatu beharko da. Ordainketari buruzko argibide gehiago ere bertan jaso ahal izango dira.

Ingeleseko mintza praktika EPA Lasarte HHI-n
Ingeleseko mintza praktika saioak egingo dira otsailetik ekainera bitartean. Astearte eta ostegunetan lehen taldea: 17:00-18:00. Bigarren taldea: 18:00-19:00. Informazio gehiago: 943 37 64 43 edo 943 36 66 08. 18 urtetik gorako edozeinek eman dezake izena.

KzGunea
Otsailean arratsaldez egongo da zabalik, 16:00-20:00 artean. Informazio gehiago: 943 023 684 edo tutor.usurbil@kzgunea.net. Ikastarook eskaintzen ari dira datozen egunotarako:
Otsailak 13: "OpenOffice Impress: Oinarrizkoa".
Otsailak 14: "OpenOffice Writer: Oinarrizkoa".
Otsailak 15: OpenOffice Writer: Aurreratua".
Otsailak 18: "Gmail".
Otsailak 19: "Calendar".
Otsailak 20: "Docs" eta "Facebook".
Otsailak 21: "Maps eta Earth" eta "Twitter".
Otsailak 22: "Reader".
Otsailak 25: "Enplegu bat lortu".
Otsailak 26: "PayPal".
Otsailak 27: "Dohainiko antibirus programak".