Droga mendekotasunari buruzko hitzaldia, otsailaren 27an

Noaua Aldizkaria 2013ko ots. 14a, 00:00

Prebentzio alorrean zer egin daitekeen, horri buruz jardungo dute otsailaren 27rako antolatu duten droga mendekotasunaren inguruko hitzaldian. Hizlari lanetan Izar Arregi psikologoak jardungo du. Bereziki guraso edota hezitzaileei zuzenduriko ekitaldia, iluntzeko 19:00etan hasiko da Artzabalen. Hitzaldiaren izenburua, honakoa: "Droga mendekotasunaren prebentzioan zer egin dezakegu guraso edo hezitzaile moduan?".